22:00etan
Beasaingo pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Partida nagusian, Julen Retegi eta Iker Irribarria izango dira aurrez aurre Lau eta erdiko Sanferminetako Torneoaren barruan.
Beasaingo Antzizar pilotalekuan izango dira ostiral honetan ETBko kamerak, bertako pilota jaialdia zuzenean eskaintzeko. Hasteko, LEPM-ETB Sariko lehen finalerdia jokatuko dute Lerena-Gaskue eta Zubizarreta-Garmendia bikoteek. Hau amaitu bezain laster, Julen Retegi eta Iker Irribarria izango dira aurrez aurre Sanferminetako Lau eta erdiko Torneoko final-zortzirenetan. Hirugarren partida ere San Fermin Torneokoa izango da, final-hamaseirenetakoa, Aitor Mendizabalen eta Danel Elezkanoren artekoa.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak gidatuko dute emanaldia, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.