Itxi

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Marta Martinez, bikoizle sutsua

Onintza Aiestaran

EITB

Bikoizketa ikasketan egin ditu Madril, Bilbo eta Gasteizko eskoletan eta 7 urtez Playboy kateko bikoizlea izan da.

Gaurko hautagaiaren izena Marta Martinez da.&' || 'nbsp;Ezkonduta dago eta 4 eta 7 urteko bi seme-alaben ama da. Senarraren enpresan lan egiten du eta bikoizlea ere bada. Madril, Bilbo eta Gasteiz hirietako eskoletan egin zituen bikoizketa ikasketak. Hala, 7 urtez Playboy kateko bikoizlea izan da. Hotza eta lo falta oso ondo jasaten dituela esan du. Are gehiago, urte askoz hiruzpalau ordu lo egin ditu gauero. Izaera handiko pertsona bada ere, bitarteko lanak egiten dituela esan du. Marta edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.

Bideoak (1)