Kargatzen...
Itxi

Zinez

'Urdaibairen taupada' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Leer en Castellano

Alberto Rojok bere gain hartu du dokumental hau zuzendu eta gidoilari lanak egiteko ardura, eta Joserra Producciones ekoiztetxearen eskutik eraman du proiektua aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urdaibairen taupada dokumentala eskainiko du gaur gauean ETB1ek. Alberto Rojok bere gain hartu du dokumental hau zuzendu eta gidoilari lanak egiteko ardura, eta Joserra Producciones ekoiztetxearen eskutik eraman du proiektua aurrera.

2017an argitaratu zen lan hau Urdaibairi egindako omenaldi bat da. UNESCOk biosfera erreserba izendatzeaz gain, Europa eta Ipar Amerikako biosfera erreserben eredu da estrategia eta kudeaketa onak baititu. Arraunari ere tartea eskainiko zaio dokumental honetan; Urdaibai Arraun Elkarteko mutilen gorabeherak ezagutzeko eta kirol gogor horrekiko maitasuna ulertzeko aukera ere izango da. Hori guztia dela eta, ETB1ek tarte bat eskaini izan nahi dio Bizkaiko altxor honi.

Ez galdu Urdaibairen taupada dokumentala, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en.

 

Bideoak (1)