Itxi

Zinema

'La clase de esgrima' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

Endel Nelis munduko eskrima-eskola ospetsuenetariko baten sortzailearen bizitzan oinatzen da Klaus Härö zinemagile finlandiarraren filma.

Your browser doesn’t support HTML5 video

La clase de esgrima (Miekkailija, 2015) pelikula izango da ikusgai gaur ETB2n. Klaus Härö zinemagile finlandiarrak zuzendutako drama historiko hau Endel Nelis Estoniako esgrima txapeldunaren bizitzan oinarritzen da. Besteak beste, Märt Avandi, Ursula Ratasepp, Hendrik Toompere Sr., Lisa Koppel eta Jonas Koff aktoreek hartu dute parte bertan.

50eko hamarkadan girotutako film hau, hein batean, benetako gertaeretan oinarrituta dago. Endel Nelis (Märt Avandi) da, hain zuzen ere, film honetako protagonista. Errusiako polizia sekretutik ihesean, bere sorterrira itzuliko da Endel, Haapsalura (Estonia). Heziketa fisikoko irakasle lanetan arituko da herri-eskola batean, eta bere pasioa, eskrima, irakasteko aukera ere izango du. Ume guztien zoriontasuna eta maitasuna izan arren, oztopo handiak izango ditu bere bizitzarekin aurre egin eta bere iragan misteriotsu eta iluna atzean uzteko.

Ez galdu La clase de esgrima filma, larunbat gauean, 22:30ean, ETB2n.

 

Bideoak (1)