Itxi

22:30ean

Jaten dugunaren atzean zer dagoen aztertuko du, gaur, '360º' saioak

EITB

Eider Hurtadok aurkeztuta, kontsumitzen dugun janariaren benetako jatorria eta ezaugarriak ikertuko ditu igandeko erreportajeak.

'360º' saioak Eider Hurtadok aurkeztutako ¿Sabemos lo que comemos? erreportajea eskainiko du gaur, kontsumitzen dugun janariaren benetako jatorria eta ezaugarrien inguruko ikerketa.

Gaixo dauden animalien haragia jaten al dugu? Behi gaixoen haragiaren salerosketa sare baten arrastoari jarraituko dio saioak Salamancako Ciudad Rodrigoraino. Ustezko trama honek Euskadin eta Euskaditik kanpo funtzionatzen omen du eta ganaduzaleak, tratulariak eta hiltegietako kudeatzaileak omen daude inplikatuta.

Beste ikerketa lerro batzuk ere aztertuko ditu igandeko erreportajeak. Askorentzat, kebab eta hanburgesak jatea ohikoa bihurtu da, baina zer da jaten dugun haragi hori? Ikerketen emaitzek ez dute inor epel utziko.

Gainera, ez direna bezala iragartzen diren produktuak aipatuko dituzte; jatetxeetan beste izen bat hartzen duten arrainak edota kontserba latak, besteak beste. Amaitzeko, marketinaren trikimailuak izango dituzte hizpide. Zer dago botilako uraren atzean? Eta gatz exotikoen atzean? Zergatik ordaintzen dugu gehiago?

¿Qué lleva nuestra comida? erreportajea

'360º' saioaren ostean, ¿Qué lleva nuestra comida? erreportajeak jaten ditugun elikagaiak nola ekoizten diren erakutsiko du. Nazioarteko adituen eskutik, elikagaien ekoizpen prozesuaren gakoak aztertuko ditu, eta pestizida eta bakterio kaltegarrien erabilpenaz ohartaraziko gaitu, elikadura osasuntsuago bat eramateko bidea erakusteko.

'360º. ¿Sabemos lo que comemos?' gaur izango da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)