Itxi

10:00etatik 20:00etara

'El Conquistador del Fin del Mundo'ren azken castingak gaur izango dira Bilbon

EITB

Leer en Castellano

Gasteiz, Iruñea eta Donostiatik pasa ostean, gaur EiTBren Bilboko egoitzan egingo da lehiakide izan nahi dutenen azken aukeraketa prozesua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityrako castingak joan zen urtekoak baino jendetsuagoak izaten ari dira. Ehunka pertsonak hartu zuten parte joan den astean Iruñean, Gasteizen eta Donostian egin ziren probetan, eta gaur EiTBk Bilbon duen egoitzan (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2) egingo da azken aukeraketa prozesua. Lehiaketaren hamabosgarren edizioan parte hartu nahi dutenek bertara hurbiltzeko aukera izango dute 10:00etatik 20:00etara.

Aurrez aurreko castingera joaterik ez dutenek, halaber, Internet bidez egin dezakete eskaera. Bideo bat bidali beharko dute eitb.eus-eko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren web orrialdearen bidez. Abuztuaren 31ra arte egongo da bideo-castinga bidaltzeko aukera.

Programako arduradunen esanetan, oso casting animatuak izaten ari dira eta parte-hartzea iazkoa baino handiagoa da. Hautagaiek argazkia atera eta inprimakiak bete ondoren, kamera aurreko aurkezpenari eta galderei egin behar diete aurre. Sekretua naturaltasunez jokatzea eta zintzotasunez erantzutea da.

Bestalde, espiritu abenturazalea izatea eta kirola eta bidaiatzea gustuko izatea eskatuko zaie parte-hartzaileei. Hala ere, mota guztietako lehiakideen bila dabiltza arduradunak: kirolariak eta fisikoki indartsuak direnak, umoretsuak eta erakargarritasunen bat dutenak... Denek izan dezakete 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko hamabosgarren edizioko lehiakide izateko aukera.

Gainera, gaitasun fisikoak izatea abantaila dela dirudien arren, arduradunek ez dute hori bilatzen. Argi dago 'El Conquistador'eko baldintzak gogorrak direla, baina gaitasun fisikoa ez da ezinbesteko ezaugarria egoera zailei aurre egiteko. Egoera ezberdinen aurrean aurpegia eman eta ezkutatzen ez diren pertsonak bilatzen dituzte, horiek baitira abenturan urrunen helduko direnak.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)