Audientzia
'360º' saioak %12,1eko kuota lortu zuen '¿Sabemos lo que comemos?' erreportajearekin
EITB
240.000 ikus-entzulek bat egin zuten igandeko saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.
'360º' saioak orain arteko audientzia daturik altuena lortu zuen igandeko ¿Sabemos lo que comemos? erreportajearekin: %12,1eko audientzia zatia. Eider Hurtadok zuzendutako saioak kontsumitzen dugun janariaren benetako jatorriaz eta haien ezaugarriez egindako ikerketa lanak 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.