23:00etan
Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren finala, gaur gauean ikusgai ETB2n
EITB
Ivan Rojo 'Bitxito', Mikel Bermejo, Telmo Irureta, Miren Izostegui, Ibon Belandia eta Diego Perez izan ziren parte hartzaileak.
Gaur gauean, Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren final handia eskainiko du ETB2k 23:00etatik aurrera. Joan den hilaren 20an Bilboko Pabiloi 6 aretoan jokatutako finala da, eta, Sergio Arrospide aktoreak aurkeztuta, sei bakarrizketari bikain izan ziren aurrez aurre lehia dibertigarri honetan. Epaile lanetan, Felix Linares eta Leire Orbe aktorea aritu ziren, eta, besteak beste, Aurori Badiola handia egon zen gonbidatuen artean.
Finalean aritu ziren sei finalistak eta bakarrizketak honako hauek izan ziren: Ivan Rojo 'Bitxito' (El colectivo oprimido), Mikel Bermejo (Soy un vasco light), Telmo Irureta (Toquecito minus), Miren Izostegui (Lo que llevo en la maleta), Ibon Belandia (El karaoke) eta Diego Perez (Cómo ser actor y no morir en el intento).
Bakarrizketa Lehiaketaren final handia ostiralean izango da ikusgai, 23:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.