Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' saioak Muskizko Pobeña auzora egingo du bisita gaur

EiTB

Leer en Castellano

Hung Fai sukaldariak Ibai-Alde jatetxeko historiak, Amparo eta Adela Martinez neba-arrebenak eta Miren Villarren zakur eta katu hotelarenak bilduko ditu.

'Historias a Bocados' saioan, Hung Fai sukaldaria Muskizko Pobeña auzora joango da gaur.

Bizkaiko alderdi honetan sukaldaritzan erreferentziazkoa den Ibai-Alde jatetxera joko du Hung Faik, eta Xabi Zabalo bertako arduradunarekin egongo da. Jantokiak  historia luzea du. Atzera eginez, garai batean taberna izan zen Ibai-Alde, dantza-saioak ere antolatzen zituzten bertan. Xabik jatetxearen historia eta Pobeñako bizitza nolakoa den kontatuko dio Hung Fairi, bere aitaren errezetan oinarritutako tripakiak prestatu eta dastatzen dituzten bitartean.

68 eta 71 urteko Amparo eta Adela Martinez ahizpekin egongo da ondoren sukaldaria. Pobeñan bizi dira biak txikitatik. Zamoratik irten zen bien familia, eta Euskal Herrian jarri ziren bizitzen. Ahizpek euren oroitzapenak eta Muskizen nola bizi diren kontatuko diote menestra jaten duten bitartean.

Zakur eta katu hotel bat ere bada Pobeñan. Miren Villar kudeatzaileak etxeko animaliak hartzen dituen hotelaren instalazioak erakutsiko dizkio.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai,  20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)