Itxi

Kirolak zuzenean

Lau T'erdiko San Fermin Torneoko finala, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Coruñako Banderaren lehen jardunaldia ere zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den Lau T'erdiko San Fermin Torneoko finala zuzenean ikusi ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en. 11:00etan hasiko da jaialdia Retegi - Jaunarena / Artola - I. Zabala norgehiagokarekin. Ondoren, Jokin Altuna eta Oinatz Bengoetxea izango dira aurrez aurre txapelketako finalean. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

Arratsaldean, estropadak izango ditugu. Coruñako Banderaren lehen jardunaldiaren berri emango digute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak 18:00etatik aurrera. Euskotren Ligako taldeak ikusiko ditugu lehian lehendabizi eta Eusko Label Ligakoak ondoren.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)