Audientzia
'Una Historia de Vasconia'ren estreinaldiak harrera bikaina izan du
EITB
Bigarren denboraldiaren lehen atalak % 9,6ko audientzia zatia lortu du.
Audientziaren harrera bikainarekin hasi du 'Una Historia de Vasconia' saioak bere bigarren denboraldia. Alberto Santanak aurkezten duen saioko Lehen euskal artzaina atalak % 9,6ko audientzia zatia lortu du. Halaber, 217.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan.
Ikerketa eta aurkikuntzaren munduan barrena bidaia erakargarria egingo du ostegunero saioak, eta Euskal Herriko historiaren gaineko ikuspegi kritiko eta eguneratua eskaini du. Lehen atalak euskal artzainen lehen belaunaldiak aztertu ditu K.a. 5500-3000 urte bitarteko garaian.