Itxi

A las 22:10 horas

Pirritx eta Porrotx, ostegun honetako 'Anitzele' saioan

A.A.

EITB

Aritz Aranburu surflaria ere platoan izango da.

Adin guztietako milaka jarraitzaile dituzten pailazoak hurbilduko dira aste honetan "Anitzele" saiora: Pirritx eta Porrotx. Xabier Euzkitzerekin batera oraingoan ere hiru elkarrizketatzaile ezagun izango dira: Mikel Elizegi, Izaro Iraeta eta Txema Montoya. Laurak dira guraso eta haien seme-alaben laguntza izango dute Pirritx eta Porrotx galderaz josteko.

Saioaren bigarren zatian, urte zaharrari adio eta berriari agurra egiteko Aritz Aranburu surflaria izango da platoan. Patxadaz mintzatuko dira zarauztarrarekin Xabier Euzkitze eta Joana Lasheras aurten lortutako balentriez eta etorkizunarako dituen egitasmoez.

22:10etik aurrera dago ikusgai "Anitzele" saioa ETB-1en.