Itxi

20:00etan

Zarautzen geldituko da 'Historias a Bocados' saioa gaur

EiTB

Leer en Castellano

Hondartzako toldoak, Derlan motoak eta Izeta II.a harri-jasotzailea izango dira programako protagonistetako batzuk.

'Historias a Bocados' saioan, Hung Faik Zarautza eramango gaitu gaur, eta bertako bizilagunen historiak bilduko ditu, sukaldaritza ere tartean delarik.

Gipuzkoako kostako herri honetako ikurretako bat hondartzeko toldoak ditugu. Maite Isastiren ogibide ere badira toldoak. Eskulanetan ibiltzen da Isasti, eta miniaturazko toldoak egiten ditu tailer txiki batean, 'Aitan Toldua' dendan saltzeko ondoren.

Iker Itxaso 30 urteko zarauztarra dugu saioko beste protagonista bat. Motozalea da Itxaso, eta 50eko hamarkadaren amaieran Zarautzen egin ziren Derlan markako motoak berreskuratu nahi izan ditu. Tailer batean konpontzen ditu, Zarauzko errepideetara itzultzeko gero.

Halaber, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harri-jasotzaile txapeldunarekin egongo da Hung Fai. Entrenatzera joan eta pisu eta forma guztietako harriak gordeta dituen txokoa erakutsiko dio Izeta II.ak. Harri-jasotzaileak eta sukaldariak itun berezia egingo dute eta egitekoa trukatuko dute: Izetak bazkaria prestatuko du, bakailaoa pil-pil erara, eta, ordainean, Hung Faik 100 kiloko harria altxatu beharko du.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)