22:00etan
'Max Manus' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Bigarren Mundu Gerrako sabotatzaile handienetako baten benetako istorioa kontatzen du drama honek, Max Manusena, alegia.
Max Manus (Max Manus: Man of War, 2008) filma eskainiko du, ETB1ek. Joachim Ronning eta Espen Sandberg zinemagileen arteko fruitua den ekoizpen honetan Aksel Hennie, Agnes Kittelsen Nicolai Cleve Broch, Ken Dunken edo Christian RUbeck bezalako aktoreek hartzen dute parte.
Bigarren Mundu Gerrako sabotatzaile handienetako baten benetako istorioa jasotzen du Max Manus dramak. Max Manus soldaduaren bizipenak islatzen dira film honetan: Finlandian komunisten aurka aritu ondoren, Norvegiara itzuli eta ohartuko da naziek hartu dutela bere herrialde kuttuna. Egoera horren aurrean, eta bere herria berriro aske egiteko asmotan, alemaniarren aurka antolatu den erresistentzia mugimenduarekin bat egindo du. Soldadu naziek harrapatuko badute ere, Eskoziara alde egitea lortuko du. Bertan, Norvegiara berriro itzuli aurretik, entrenamendu berezi bat jasoko du, eta bere herria hartu duten indarren aurkako hainbat sabotai aurrera eramateko prestatuko dute Max Manus.
Ez ezazu galdu, Max Manus filma, gaur, gaueko 22:00etan, ETB2n.