Kargatzen...
Itxi

Kirolak zuzenean

Arrauna, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Orioko Kanpina Bandera, Bizkaia Torneoko finalak Etxebarritik eta Frantziako Tourreko 15. etapa izango ditugu ikusgai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, arrauna. Euskotren eta Eusko Label ligetako arraun taldeak ikusiko ditugu lehian Orioko Kanpina Bandera eskuratu nahian. 11:45ean hasiko da emanaldia eta Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak gidatuko dute.

14:15etik aurrera Frantziako Tourreko 15. etapa izango dugu ikusgai, ETB4n lehendabizi eta ETB1en gero. Millau eta Carcasona arteko jardunaldia ihesaldietarako aproposa izango da. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango digute bertako gertaeren berri.

Azkenik, 18:00etan Etxebarriko pilotalekuarekin bat egingo dugu, bertan jokatuko baitira Bizkaia Torneoko finalak: lau t'erdian, binaka eta buruz buru. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, igandean bertan birritan zabalduko dute herri kirolen tartea ETB1en eta eitb.eus-en: 11:00etan, Euskadiko Sokatira Txapelketa (560 Kg) eta 16:00etan Euskal Herriko Sega Txapelketako kanporaketa eskaintzeko.

Amaitzeko, 10:30ean ETB4n eta eitb.eus-en afizionatu mailako pilotari egingo diote tartea. Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa izango dugu ikusgai: Azpeitia-Amurrio.

Herri kirolen emanaldia, bestalde, Juanan Legorburuk gidatuko du eta pilotakoa Iñigo Aiestaranek.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (4)