14:15etik hasita
Pirinioetako lehen etapa, ETBn eta eitb.eus-en, zuzenean, asteartean
EiTB
Tourraren 16. etapa, Carcasona eta Bagnères-de-Luchon artean, 216 kilometrokoa izango da eta helmugara iritsi aurretik Portillon mendatea igo beharko dute.
Gaur Pirinioetara iritsiko da Tourra, eta ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean jarraituko dute 14:15etik aurrera. Tourraren 16. etapa, Carcasona eta Bagneres de Luchon artekoa izango da eta 216 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek. Tartean bost mendate ditu etapak, azken biak, 1. mailakoak: Col de Mente eta Col du Portillon. Helmugara iritsi aurretik igo beharko dute, gainera, Portillon mendatea.
ETB4n hasiko da emanaldia eta 15:00etan ETB1en jarraituko du amaierara arte. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak izango dute lasterketaren kontakizuna egitearen ardura.