22:30ean
Greziako Rodas uhartean maratoia, gaur gauean, 'Chiloé Lasterka Munduan' saioan
EITB
Zigor Iturrietak Rodas uharteko kultura eta gastronomia ezagutuko ditu, bertan jokatuko den maratoian parte hartu aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaurko 'Chiloé Lasterka Munduan' saioak Greziako Rodas uhartera bidaia egingo du, hondartza eta kala ederrek, sukaldaritza bikainak, jende apartak eta ardo bereziek erakarrita. Halaber, Rodaseko erdi aroko hiriaz gozatu ahal izango du Zigor Iturrietak. Izan ere, Europan bakarra den monumentu multzoa dauka Rodasek. Berebat, maratoia asmatu zen herrialdean, lasterketa luzean parte hartuko du, erronka izugarria.
'Chiloé Lasterka Munduan' gaur gauean izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.