Kirolak
Tourra eta Getxoko Ikurrina, gaur, zuzenean
EiTB
Euskal Herrian jokatuko den erlojupekoa 11:55tik aurrera eskainiko da. Estropada emanaldia, berriz, 18:00etan hasiko da.
Euskal Herrian jokatuko da Frantziako Tourreko azken aurreko etapa, hain zuzen ere, Senpere eta Ezpeleta arteko erlojupekoa. 11:55ean hasita zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek bat egingo dute Tourrarekin, zuzenean, Fermin Aramendiren, Xabier Usabiagaren eta Pedro Mari Goikoetxea izango ditugularik gorabehera guztien berri emateko prest.
Txirrindularitza amaitutakoan, ostera, estropadak izango ditugu ikusgai. Euskotren eta Eusko Label ligako traineruek Getxoko Ikurrina jokatuko dute. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak gidatuko dute emanaldia 18:00etatik aurrera.
Bestalde, eguerdiko 12:00etan, afizionatu mailako pilotari egingo diote tartea ETB4n eta eitb.eus-en, eta Zornotzako Master Kaiolako finalen berri emango du Iñigo Aiestaranek Kepa Arroitajauregi lagun duela.