22:30ean
Rio de Janeiro, gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan
EITB
Pedro Mardones kazetariak hiriko sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
Gaur gaueko 'Vascos por el Mundo' saioan, Pedro Mardones kazetariak Rio de Janeiro hiria ezagutuko du bertan bizi diren lau euskal herritarren eskutik. Euskaditik 8.500 kilometrotara, hiri zoragarri hau Brasilgo hiriburua izan zen 1960 urtera arte, eta gaur egun herrialdeko hiririk turistikoena da.
Lehen protagonista Zigor izango da, Riora duela lau urte eta erdi etorritako soraluzetarra. Michelin izar bat duen Lasai jatetxeko jantokiburua da. Bertako jabeak, Malena eta Rafa, Mugaritzen lan egin zuten garaian elkar ezagutu zuten.
Mari Paz moja misiolari bezala iritsi zen Brasilera, eta zortzi urte igaro zirenean, abitua utzi eta militar erretiratu batekin maitemindu zen. Hiru seme-alaba dituzte eta Marican bizi dira, Riotik 60 kilometrora. Bertan, irakasle bezala egiten du lan Lizeo Frantsesean.
Arantzak duela 25 urte utzi zuen Amezketa eta frantses irakaslea da. Brasildar geologo batekin maitemindu zelako joan zen Riora eta faltan gehien botatzen duena bere hizkuntza da, euskera. Bere bi semeek ulertzen dute baina nahiz eta udak Euskadin pasa, ez dute euskaraz hitz egiten.
Azkenik, Oliver ezagutuko du Pedro Mardonesek. Tuterako gaztea turista bezala etorri zenean hiriaz maitemindu zen eta ez zuen zalantzarik izan. Berehala erosi zuen Mykonos Etxea, 120.000 euroko etxea Vidigal Favelaren erdi erdian eta aterpetxe bat jarri zuen martxan.
Gaur, ez galdu 'Vascos por el Mundo' saioa, ETB2n eta eitb.eus-en.