Kargatzen...
Itxi

Audientzia

Estropadak eta pilota, euren ordu tartean audientzia-buru, igandean

EITB

Leer en Castellano

Halaber, Frantziako Tourraren zuzeneko emanaldiak audientziaren harrera bikaina izan du ETB1en.

Igandeko kirol emanaldiek audientziaren harrera ezin hobea izan zuten ETB1en. Goizean, Santurtziko Ikurrinaren zuzeneko emanaldia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Emakumeen Eusko Tren Ligako estropadek %11,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %13,4ko kuota bereganatu zuten. Gizonezkoen Eusko Label Ligak ordea, %17,8ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen %17,7ko kuota bereganatuz.

Arratsaldean, Bizkaia pilota Torneoko finalaurreko partiden emanaldiak ere audientzia-buru izan ziren bere ordu tartean. Irribarria-Rezusta eta Elezkano II- Zabaletaren arteko binakako txapelketa partidak %13,3ko audientzia zatia eta euskaldunen %18,8ko kuota izan zituen. Halaber, 101.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Ondoren, Ezkurdia eta Retegi Bi pilotarien arteko lau t'erdiko partidak audientzia datu bikainak mantendu zituen: %12,8ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %22,1eko kuota.

Frantziako Tourra ETB1en

Halaber, Frantziako Tourraren zuzeneko emanaldiak audientziaren harrera bikaina izan du azkeneko hiru asteetan zehar. Txirrindularitzaren urteko hitzordu garrantzitsuenarekin bat egin du egunero Euskal Telebistak eta bataz beste, %4,4ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %10,2ko kuota bereganatu ditu.