Goizeko hitzordua
Ikusle axolagabeen konplizitateaz asteleheneko 'Forum' saioan
A.H.
EITB
David Barberok Aurelio Arteta unibertsitate irakaslea elkarrizketatuko du.
Aurelio Arteta saiogile eta unibertsitate irakasleak Mal consentido. La complicidad del espectador indiferente saiakera argitaratu berri du eta bere lana hizpide, asteleheneko gonbidatua izango da egunero emititzen den ''Forum'' elkarrizketa saioan. David Barberorekin bere lanaren ezaugarri eta edukiak komentatuko ditu eta horrez gain, gizartean ikusle axolagabeek duten erantzukizun moralaren inguruko bere tesiaz arituko da. ''Forum'' astelehen honetan emitituko da goizeko 08:05etik aurrera ETB-2n.