22:30ean
'Deuda de sangre' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Oraingo honetan, Clint Eastwood aktoreak erretiroa hartuta dagoen FBIko agente bat gorpuztuko du: Terry McCaleb.
Deuda de sangre (Blood Work, 2002) filma eskainiko du ETB2k gaur gauean. Michael Connelyk idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta, Clint Eastwoodek eraman zuen thriller hau pantaila handira. Protagonista lanak ere Eastwoodek berak egin ditu, eta Jeff Daniels, Anjelica Huston, Wanda De Jesus, Rick Hoffman eta Dina Eastwood aktoreak ere ikus daitezke bertan.
Oraingoan, Clint Eastwoodek erretiroa hartuta dagoen FBIko agente bat gorpuztuko du: Terry McCaleb. Bihotz-transplante batetik sendatzen ari da, baina Graciela Rivers zain du jada ikerketa berri bati heltzeko. Ahizparen heriotzaren nondik norakoak argitu nahi ditu, eta agentearen bihotz berriaren emailea da. Aspalditik dabil McCaleb hedabideetan ‘kodearen hiltzailea’ bezala ezagutzen duten kriminalaren atzetik, eta ikerketa berri honekin hasi bezain laster ohartuko da balitekeela pertsona bera izatea.
Ez galdu Deuda de sangre filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.