22:15ean
Andre Maria Zuriaren Torneoko finala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Arratsaldean izan den finalaren errepikapena eskainiko dute, 22:15ean.
Gaur arratsaldean, Altuna III.a-Zabaleta eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek jokatu dute Andre Maria Zuriaren Torneoko finala, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskaini dute, 17:30etik aurrera.
Finalaren atariko partida Irribarria-Erostarbe eta Arteaga II.a-Mariezkurrena bikoteek jokatu dute, eta, amaitzeko, Agirre-Erasun eta P.Etxeberria-Tolosa bikoteen artekoa izan da ikusgai. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Ibon Gaztañazpik egin dute emanaldiaren kontakizuna, Gasteizko Ogeta pilotalekutik zuzenean.
Bestalde, finala berriro ikusteko aukera eskainiko du ETB1ek, 22:15etik aurrera.