15:00etatik aurrera
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Txirrindulariek 165 kilometroko ibilbidea egingo dute, San Pedro de Cardeña monasterioa eta Clunia artean.
ETB1ek eta eitb.eus-ek bat egingo dute, zuzenean, Burgosko Itzuliko laugarren etaparekin, 15:00etan. Cid Campeador pertsonaia historikoa omenduko du ibilbideak, eta San Pedro de Cardeña monasterioan hasi eta Clunian bukatuko da. 165 kilometroko ibilbidean, hirugarren mailako mendate bakarra igo beharko dute txirrindulariek: Majadal.
Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean, ETB1en, 15:00etan hasita.