Itxi

22:15ean

Joseba Usabiaga eta Iker Galartza, gaur gauean, 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Programak, gainera, Parente Fireworks suetxearen su artifizialak eskainiko ditu zuzenean.

Iker Galartza, 2017ko programan.

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkezten duten 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saio bereziak Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreak izango ditu gonbidatu gaur gauean. 'Gure Zirkua' ikuskizunaren inguruan arituko dira, eta proiektuaren arrakastaren arrazoiak eta sekretuak azalduko dituzte.

Bestalde, Iñigo Agirre kazetaria Kursaal jauregiko terrazetan ibiliko da salsa ikastaro batzuetan, eta bera ere dantzan ikusteko aukera izango dugu.

Astearteko su-festa Parente Fireworks suetxe italiarrak eskainiko du.

'Donostiako Aste Nagusia 2018' egunero izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.