22:30ean
'La verdad duele' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Benetako gertakari batzuetan oinarritutako drama honetan, Will Smith aktorea Benet Omalu doktorearen azalean sartuko da.
La verdad duele (Concussion, 2015) filma eskainiko du ETB2k asteazken honetan, abuztuak 22. Hollywoodeko izar handiak ikus daitezke Peter Landesman zinemagileak idatzi eta zuzendu zuen pelikula honetan. Besteak beste, Will Smith, Gugu Mbatha-Raw, Alec Baldwin, Albert Brooks eta Stephan Moyer nabarmendu daitezke horien artean.
Benetako gertakari batzuetan oinarritutako drama honetan, Will Smith aktorea Benet Omalu doktorearen azalean sartuko da. Neuropatologo forentse hori futbol amerikarreko jokalarien artean oso ohikoak diren burezurreko traumatismoak izan osteko sindromea ikertzen hasiko da. Iraganean, NFL ligako hainbat jokalarik bere buruaz beste egin dute hori izan ostean. Ikerketa horien ondorioen berri ematen eta egun mundu horretan ari diren eta etorkizunean ariko diren kirolarien osasuna bermatzen saiatuko da, arriskuan jarri arren.
Ez galdu La verdad duele filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.