Itxi

22:00etan

Iker Villa musikaria, gaur gauean, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan

eitb

Leer en Castellano

Ana Urrutia ETBko 'Eguraldia' saioko aurkezlea ere izango dute gonbidatu, eta zuzenean eskainiko dituzte Madrilgo Vulcano su-etxearen su artifizialak.

Iker Villa. Argazkia: EiTB.

Gaur, abuztuak 22, Iker Villa Revolta Permanent taldeko musikaria eta Ana Urrutia ETB2ko 'Eguraldia' saioko aurkezlea izango dira 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saio bereziko gonbidatuak. Gauero bezala, Bilboko jaietako giroaren berri emango digu Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkezten duten programak, eta zuzenean eskainiko dituzte su-artifizialak, oraingo honetan Madrilgo Vulcano su-etxearen eskutik.

Horrez gain, Iñigo Agirre kazetariak herri-kirolei buruzko erreportajea egingo du, eta 'Trans-poting: Travesti-poteoa' ekimenean egongo da, bertako giroaren berri emateko.

'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa asteazken honetan izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Aiko Erromeria

Bestalde, Bilboko Aste Nagusiko programa bereziaren ostean, 'Aiko Erromeria, Bilbon' saioa ikusteko aukera ere egongo da, Aiko taldeak Bilboko Aste Nagusiaren barruan Zazpikaleetan zehar egindako dantza eta kantu ibilaldia, alegia. Emanaldia 22:45ean hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en.