Itxi

22:00etan

Yolanda Alzola eta Getari Etxegarai, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan, gaur gauean

EITB

Leer en Castellano

Horretaz gain, jaien 40. urtemuga ospatzeko eskainiko den ikuskizun piromusikalaz ere gozatu ahal izango dugu.

Yolanda Alzola. Argazkia: EITB

Gaur ere Bilboko Aste Nagusiaren inguruko saioa 22:00etan hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en. Gauero bezala, jai-giroa eta su-artifizialak zuzenean ikusteko aukera izango dugu Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok gidatutako saio berezian.

Oraingoan ere bi gonbidatuk bisitatuko dute saio berezi hau. Getari Etxegarai aktoreak eta Yolanda Alzola telebista aukerleak ez dute galdu nahi izan saio berezi honetan izateko aukera.

Bestalde, Iñigo Agirrek, berriz, ardo dastaketa baten eta herri-kirolen gunean egingo den harrizulatzaileen txapelketaren berri emango digu.

Aste Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko Areatzako Astondoa su-etxeak eskainiko duen ikuskizun piromusikalarekin osatuko da larunbateko saioa.

'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa larunbatean izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)