ETB1en, 22:00etan
Marijaiaren agurra, zuzenean, gaur gaueko 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan
EiTB
Ana Goitia eta Onintza Enbeita ETB1eko 'Hauxa2' saioko gidariak izango dituzte gonbidatu.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Marijaiaren agurra gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioaren barruan. Hainbeste maite duten Mariajaia erretzen agurtuko dituzte bilbotarrek aurtengo jaiak. Zorion Egileor pregoilariaren azken mezua ere zuzenean entzun ahal izango dugu.
Ana Goitia eta Onintza Enbeita izango dira azken saioko gonbidatuak. Irailaren 2tik aurrera ETB1eko programazioan izango dira berriz ere 'Hauxa2' saioarekin. Jon Aldeiturriaga Bilboko Alde Zaharreko merkatarien elkarteko presidentearekin ere mintzatuko dira Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarro.
Iñigo Agirreren azken bi erreportajeak Euskal Herriko erraldoi eta buruhandien bilkurari eta sukaldari txapelketari buruzkoak izango dira.
Ondoren, Kepa Junkeraren eta Sorginak taldearen kontzertua emango da ETB1en.