Itxi

Audientzia

Donostiako Banderaren zuzeneko emanaldia, bere ordu tartean nagusi

EITB

Leer en Castellano

Emakumeen estropadak % 13,8ko audientzia zatia bereganatu zuen eta gizonezkoenak % 28,4koa.

Urdaibairen eta Zierbenaren arraunak, talka egiten

Igandean jokatutako Donostiako Banderaren lehen jardunaldiak ikusmin handia piztu zuen. Bi estropadek, emakumeenak zein gizonenak, euren ordu-tartean lidergoa lortu zuten. Biek ala biek iazko audientzia datuak hobetu zituzten.

Emakumeen estropadek % 13,8ko audientzia zatia lortu zuten, euskaldunen artean % 20,9ko kuota bereganatuz. Halaber, 59.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak Euskadin eta eragin eremuan.

Gizonen estropadak, bere aldetik, % 28,4ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 36,8ko kuota izan zuen. Audientzia metatuari dagokionez, 114.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (1)