Itxi

Kirolak

Donostiako Banderaren 2. jardunaldia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Leer en Castellano

Arratsaldean, pilota eskainiko dugu, Villamediana de Ireguatik, eta estropadako garaileei egingo dieten harrera ere bai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igande honetan, Donostian izango dugu eguneko kirol hitzordu nagusia, Kontxako Banderaren 2. jardunaldia jokatuko baita. 10:45ean hasiko da emankizuna ETB1en eta eitb.eus-en, eta 14:00ak arte iraungo du. Emakumezkoen estropada jokatuko da lehendabizi, eta gizonezkoena, ondoren. Sari banaketak eta elkarrizketak ere eskainiko dituzte, Donostiako badiatik zuzenean arituko diren esatarien eskutik. Mikel Olazabal izango da taldeko buru, eta alboan izango ditu Ibon Gaztañazpi, Sara Gandara eta Xabier Andueza.

Arratsaldean, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute. Harri-zulatzaileen Bizkaiko bikote mistoen txapelketaren berri emango digu Iñigo Aiestaranek, Saioa Fernandez lagun duela.

17:00etan, pilotaren txanda izango da. Villamediana de Iregua Errioxako herriko jaialdia izango dugu ikusgai: Mendizabal III.a-Martinez / Dario-Erostarbe eta Altuna III.a-Ruiz / Ezkurdia-Martija. Xabier Euzkitzek eta Aitor Zubietak egingo dute kontakizuna.

19:30ean, Donostiako Banderaren irabazleei euren herrietan egingo dieten harrera izango dugu ikusgai, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en. Sara Gandara eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)