Itxi

22:30ean

Benidormera joango da gaur 'Juego de Cartas' saioa

EiTB

Leer en Castellano

Victor Alvarez Erviti, Mabeni Martin, Patricia San Martin eta Tania Galan sukaldariek parte hartuko dute bertan.

'Juego de cartas' saioa

Benidorm, euskaldun askok oporrak pasatzeko aukeratzen duten lekua, bisitatuko du gaur gauean ETB2ko 'Juego de Cartas' saioak. Eguraldi ona, hondartza paregabeak eta primerako jatetxe eskaintza batzen dituen lekua dugu, saioan ikusiko dugunez.

Euskal Herritik bertara joandako lau sukaldari ezagutuko ditu Javi Sierrak: Victor Alvarez Erviti, Mabeni Martin, Patricia San Martin eta Tania Galan.

Victor Alvarez Erviti irundarrak Aupa taberna, bi hondartzaren artean dagoen jatetxea, zuzentzen du. Benidormeko beste edozein lekutan baino euskara gehiago entzuten omen da bertan.

Mabeni Martin Kaixo tabernako jabea Irunen hazi zen, eta 17 urte daramatza Alacanteko herri honetan bizitzen. Faltan botatzen omen ditu Euskal Herriko euria eta zeru goibela.

Benidormeko Santo Domingo kale mitikoan dagoen El Txoko jatetxea zuzentzen du Patricia San Martin donostiarrak. Sei hilabeterako joan omen ziren senarra eta biak hara, eta hogei urte pasatu dira jada.

Laugarren parte-hartzailea Tania Galan dugu, Gaztelutxo jatetxeko ordezkaria. Hori ere Santo Domingo kalean dago, euskaldun guztiak biltzen diren kalean.

Lau jatetxe horien arteko onena zein den erabaki beharko du Javi Sierrak, astelehenean, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

 

Informazio gehiago (1)