20:00etan
Gorlizera joango da, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioa
EiTB
Joseba Iribar, Nekane Santamaria, Begoña Oleaga eta Andoni Bedialauneta izango ditu bidelagun Hung Faik Bizkaiko kostaldeko herria ezagutzeko.
Gorliz, Bizkaiko kostaldean kokatutako herria, ezagutuko du gaur Hung Faik 'Historias a Bocados' saioan. Joseba Iribar izango du lehen bidai laguna. Duela 100 urte zabaldutako ospitalean elkartuko dira. Bertako medikua izan zen Iribar eta hango kontuak ekarriko ditu gogora.
Begoña jatetxera joango da ondoren Hung Fai eta bertako plateretako bat dastatuko du: 'Legatza txipirioiekin'. Nekane Santamaria sukaldariak eta Begoña Oleaga haren amaginarreba azalduko dizkiote jatetxearen historia eta nondik norakoak.
Hirugarren protagonista Andoni Bedialauneta izango da, Gorliz nire herria, Gorliz nire jendea liburuaren egilea.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.