Itxi

20:00etan

Hung Fai Berriatuan izango da, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan

EITB

Leer en Castellano

Bizkaiko herri honetako biztanleekin izango da sukaldaria haien istorio gastronomikoak gertutik ezagutzeko.

Hung Fai, Araban grabatutako saio batean. (Argazkia: EiTB)

Igande honetan, Hung Fai sukaldariak Berriatua bisitatuko du 'Historias a Bocados' saioan. Ibon Aldazabal zesta puntistarekin hasiko du sukaldariak eguna. Ibonek Floridan garatu du bere ibilbide profesionala, eta urtero bere jaioterrira itzultzen da udako oporrak igarotzera. Zortzi urte daramatza Floridan bizitzen eta bertako influentzia latinoamerikarra nabaritzen da jateko moduan. Izan ere, Ceviche, limoarekin egiten den arraina, prestatuko dio Hung Fairi.

Amaia Gorritxategi eta Zorion Larrazabal ama eta semea dira eta baserrian lan egiten dute: animaliak zaindu, baratza mantendu eta baserria landetxe bezala kudeatzen dute. Zorionek Hung Fairi kontatuko dio baserriak duen historia luzea eta elkarrekin txerrikume erre jango dute.

Valentin Laka 64 urteko eskultorea izango da azken protagonista. Zurarekin egiten dituen artelanak erakutsiko dizkio Hung Fairi eta haragi eta barazkiekin egindako pastela jango dute elkarrekin.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)