22:30ean
Budapesten izango da 'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atala
EITB
Patricia Labrador kazetariak Hungariako hiriburuan bizi diren euskaldunak ezagutuko ditu.
Gaurko 'Vascos por el Mundo' saioan, Patricia Labrador kazetariak Budapestera egingo du bidaia bertan bizi diren euskaldunak ezagutzera. Danubio ibaiaren bi aldeetara zeuden Buda eta Pest hiriak elkartzean sortu zen Budapest 1873an. Hiriaren historia luzearen ondorioz, Europako antzinako zibilizazio ezberdinen aztarnak antzeman daitezke eraikin, kale eta monumentuetan. Gaur egun, Hungariako hiririk jendetsuena da eta herrialdeko hiriburua.
Leticia Labrador kazetariak Maite bilbotarrarekin hasiko du Budapestera bisita. Maitek hamar urte daramatza hirian bizitzen Juan Luis senarrarekin, eta bere bi alaba bikiak bertan jaio ziren: Claudia eta Sofia. Maitek hirian egin daitezkeen familia plan onenak erakutsiko dizkigu.
Urkok 28 urte ditu eta Urdulizekoa da. Bi urte eman ditu Budapesten bizitzen eta bizikletaz egiteko ibilbide paregabea erakutsiko digu Danubio ibaiaren ertzean. Gainera, hiriko punturik garrantzitsuenetara eramango gaitu.
Enekok 26 urte ditu, gernikarra da eta lau urte egin ditu Budapesten. Hungariarrez hitz egiten du eta hiriko Azoka Zentralera eramango gaitu, non hiriko produktu tipiko eta souvenir bitxienekin topo egingo dugun.
Ana gasteiztarrak hiru urte daramatza Budapesten. Hasteko, cannabis-etik lortutako sustantziekin gaixotasunak sendatzen dituela kontatuko digu. Kerman bere Bilboko mutilagunarekin batera noriara eramango gaitu hiriko argiak gauez ikustera. Gainera, hiriak duen gau giro paregabean barrena murgilduko gaitu bikoteak.
Amaitzeko, hiritik irten eta 200 kilometrora dagoen Sopron herria ezagutuko dugu. Bertan bizi da Vic eta hiriburuaren kanpoaldeko herri eta inguruak erakutsiko dizkigu, horien artean, Eszterházy jauregia, Hungariako Versalles bezala ezagutzen dena.
'Vascos por el Mundo' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.