Itxi

22:30ean

Euskadiko auzokide komunitate eroaren istorio berriak, gaur gauean, 'VPO' saioan

EITB

Leer en Castellano

Ideologia eta gizarte maila ezberdinetako pertsonak komunitate berean bizi dira, eta euren artean egoera burugabe eta dibertigarriak sortuko dira.

'VPO' saioko aktoreak

Gaur gauean, 'VPO: Vecinos por Obligación' saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai ETB2n. Euskadiko auzokide komunitate eroenean barrena murgilduko gara, pertsonaia ezberdinen arteko burugabekeria eta egoera dibertigarri gehiagorekin.

Maialen auzokide berriak eraikinaren irisgarritasuna hobetuko duen ezinduentzako arrapala bat jartzea proposatuko du. Andonik, komunitateko presidente eta Maialenen bikotekide ohiak, istripu bat izan duela asmatuko du, eta gurpildun ahulki batean agertuko da. Gezur horrek hainbat arazo ekarriko dizkio, eta auzokide ezberdinen arteko gatazkak piztuko ditu.

Maribel Salas, Ane Gabarain, Miriam Cabeza, David Pinilla, Diego Perez, Daniel Ortiz eta Aitor Urcelay aktoreak dira 'VPO' saioko protagonistak. Ideologia politiko eta gizarte maila ezberdinetako pertsonak komunitate berean bizi dira. Horien egunerokotasunean hainbat arazo eta eztabaida sortuko dira, ikus-entzuleen irribarrea eragingo duten egoera burugabe eta dibertigarriak.

'VPO' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)