22:30ean
'Juego de Cartas' saioak Errioxako lau euskal jatetxe ezagutuko ditu gaur
EITB
Asador Aker, Bodegón de Ayala, Villa de Ábalos eta Arrope jatetxeetako jabeekin izango da Javi Sierra.
Errioxako euskal jatetxeen bila abiatuko da Javi Sierra sukaldaria gaur 'Juego de Cartas' saioan.
Cuzcurrita de Río Tirón herriko Aker erretegian izango da lehenik eta behin. Jabea Aritza Burgoa basauriarra da. Bigarren lehiakidea, Santiago Araque donostiarra izango da, Briñasko Bodegón de Ayala jatetxearen jabea. Ondoren, Abalos herrira joango dira, Merche Ruiz Tejada gasteiztarraren Villa de Ábalos hoteleko jatetxera, eta, amaitzeko, Miguel Atxotegi durangarraren Arrope hoteleko jatetxea ezagutuko dute Haron.
'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.