Kirol programazioa
Saskibaloia, krosa, pilota eta futbola, igandean, ETB-1en
A.A.
EITB
ETB Sat-en errugbia izango da ikusgai.
Kirol eskaintza zabala dakar Euskal Telebistak igande honetan. Saskibaloiarekin hasiko dira: ACB Ligako Power Electronics Valencia-Bizkaia Bilbao Arena partida eskainiz. 12:15ean hasiko da eta Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
Arratsaldeko lauretan Donostiako Nazioarteko Krossean gertatutakoen berri ekarriko dute Juanan Legorbu eta Xabier Leibarrek. Bostetan pilotaren tartea zabalduko dute. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira berriemaile zuzenean Eibarko Astelenatik: atariko partidan A. Lasa-Zabaleta eta Idoate-Beroiz izango dira aurrez aurre eta partida nagusian Olaiozola II-Begino eta Xala-Barriola.
Liga jardunaldiaren nondik norakoak "Gol Festa" saioan eskainiko dituzte Mikel Olazabalek eta bere taldeak: Jorge Cerrato, Igor Sarriegi, Ander Txintxurreta eta Xabier Anduezak. Ohi denez, bi emanaldi izango ditu programak, 19:30ean eta 21:50ean.
Bestalde, ETB Sat-en Pegamo Bera Bera eta Ampo Ordiziaren arteko errugby partida izango da ikusgai 23:30etik aurrera, Jon Ander Gorospe eta Jon Azkargortaren eskutik.