Itxi

22:30ean

'Vascos por el Mundo' New Yorken izango da gaur gauean

EITB

Leer en Castellano

Pedro Mardones kazetariak hiria ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

New Yorken izango da 'Vascos por el Mundo'. (Argazkia: EiTB)

Gaurko 'Vascos por el Mundo' saioak Ozeano Atlantikoaren beste aldera egingo du salto, New York hiria ezagutzeko. Pedro Mardones kazetaria bertan bizi diren euskaldunen eskutik ibiliko da hiri erraldoi honetan batetik bestera, eta, besteak beste, hiriko eraikin altuenak ezagutuko ditu, Hudson ibaian barrena mugituko da, Manhattan eta Askatasunaren Estatua bisitatuko ditu, eta zineman ikusi ditugun hainbat tokitan egongo da.

Protagonistak

Peio Santurtzikoa da, 41 urte ditu eta oso gustuko du moda. Bost urte daramatza New Yorken bizitzen, eta turismo enpresa baten bulegoetan egiten du lan. Berarekin, hiriko toki esanguratsuenak bisitatuko ditugu.

Marinak 22 urte ditu eta Lekeitiokoa da jatorriz. Hala ere, 13 urte zituenetik bizi da kanpoan, etxetik urrun. Dantza klasikoa egiten du eta txikitatik aritu da dantza zentroetan bere ibilbide profesionala garatzen. Bi urte daramatza New Yorken eta dantza munduan tokia izateko zailtasunak azalduko dizkigu. Times Square eta Financial District auzoa ezagutuko ditugu berarekin.

Tania donostiarra da, 49 urte ditu eta 2004. urtean etorri zen New Yorkera. Abokatu erretiratua da eta hiru seme-alabak zaintzen ditu: Telmo, Sol eta Alba. Westchester auzoan bizi da, New Yorkeko auzorik garestienean, eta horrekin eta horren lagunekin ezagutuko ditu auzoa eta bertakoen bizimodua.

Txemi Parra bilbotarra pertsonaia ezaguna da ETBko ikus-entzuleentzat. Aktorea eta gidoilaria da eta duela lau urte etorri zen New Yorkera familiarekin. Bertan, freelance moduan egiten du lan Brooklyn auzoan berreraikita dagoen eliza batean eta aktorea da Manhattango antzoki txiki batean.

Ugaitz Donostiakoa da, 32 urte ditu eta garapen ingeniaria da. Neska-lagunarekin etorri zen New Yorkera duela urtebete eta oso ondo ezagutzen du hiria, batez ere, bere auzoa, Chelsea.

Iñaki Hernanikoa da, 52 urte ditu eta Estatu Batuetako Euskal Etxerik zaharreneko presidentea da. Argazkilaria eta sukaldaria da, eta China Town eta East Village auzoak erakutsiko dizkigu.

'Vascos por el Mundo' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)