22:30ean
'Osakidetza: 24 horas, 365 días' dokumentala, gaur gauean, ETB2n
EITB
Pazienteen eta osasuneko profesionalen eskutik, Osakidetzaren funtzionamendua eta azken 35 urteetan izan duen garapena aztertuko ditu saioak.
Gaur gauean, Osakidetza: 24 horas, 365 días dokumentala izango da ikusgai ETB2n. Euskadiko Osasun Publikoko sistemaren funtzionamendua aztertu, eta azken 35 urteetan izan duen garapena erakutsiko du ikus-entzunezkoak.
Egunero, denbora gelditu eta azkartu egiten da Osakidetzan. Erakundeak 35 urte daramatza euskaldunak zaintzen, eta denbora horretan asko aldatu da lan egiteko modua. Osteguneko dokumentala Osakidetzako pazienteekin eta profesionalekin arituko da, 35 urte hauetako garapena gertutik ezagutzeko. Inoiz gelditu ezin daitekeen sistema da Osakidetza, beti prest egon behar dena, urtero, 365 egunetan, eguneko 24 orduetan.
Osakidetza: 24 horas, 365 días dokumentala gaur izango da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.