Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' Zallan izango da arratsaldean

EITB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok Enkarterrietako herri honetako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

Joseba Arguiñano, Beizaman egon zenean. (Argazkia: EiTB)

Igande honetan, urriak 7, 'Historias a Bocados' saioa Zallako herrian izango da eta Joseba Arguiñanok bertako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

Bizkaiko herri honetako produktu tipikoa, tipula morea, ezagutuko du Josebak Ana Maria Llagunoren eskutik. Tipula haziak landatu ostean, entsalada eder bat prestatuko dute.

Txakolina ekoizten duen Jose Domingo Txabarrirekin egongo da ondoren. Bere mahastietan tradizioak eta abangoardiak bat egiten dute. Txakolina dastatzeaz gain, galdarraztutako arrautzak tomate beroarekin jango dituzte.

Koldo Galartza eta Pili Puente senar emazteak dira eta tiragomara jokatzeko zaletasuna dute. Koldo gainera, Euskal Herriko txapelduna izan da eta tiragoma propioak ekoizten ditu. Zallako odolosteak piper gorriekin jango dituzte Josebak eta berak.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)