Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Futbola, herri kirolak eta pilota, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Leer en Castellano

Urrezko Aizkolarien Ligako finala, Lau T'erdiko Txapelketako partida Legutiotik eta Euskal Selekzioaren partida eskainiko dira.

Euskal selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko duen partidaren kartela

Zuzeneko hiru emanaldi izango ditugu ostiralean ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, 12:30ean, Urrezko Aizkolarien Ligako finala Basauritik. Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Mikel Larrañaga izango dira nor baino nor gehiago.

17:00etan pilota izango dugu Legutiotik. Bi partida jokatuko dira: Artola-Mariezkurrena II / Laso-Larunbe eta Lau T'erdiko Txapelketako Ezkurdia-Victor.

20:45ean futbolaren txanda izango da. Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka Mendizorrotzan jokatuko den partida izango da ikusgai.

Zesta puntako Interjai Torneoko finalak osatuko du ostiraleko kirol eskaintza, 11:00etan.

Informazio gehiago (1)