Audientzia
Arrakastatsu hasi da 'La Victima Numero 8' telesaila ETB2n
EITB
Telesailaren lehen atalak %13,0ko audientzia zatia eta 205.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.
ETB2k arrakasta handiarekin estreinatu zuen 'La Víctima Número 8' telesaila asteazken gauean %13,0ko audientzia zatia bereganatuz. Halaber, emanaldiak 205.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bilboko Alde Zaharrean gertatutako atentatu jihadista bat du abiapuntu 'La Victima Numero 8' telesailak. Thriller baten moduan kontatuta dago, eta atentatuak inguruan harrapatuko dituen pertsonaia guztiei nola eragingo dien erakutsiko du.
Euskal Telebista eta Telemadrid telebista autonomikoek eta Mediapro taldeak elkarlanean egindako ekoizpena da, Globomedia eta K2000 produkzio-etxeen bidez. Lehen atala ikusgai dago EiTB Nahieran atarian.