Itxi

20:00etan

Loiun izango da, gaur, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok Bizkaiko herri honetako auzokideen istorioak ezagutuko ditu.

Joseba Arguiñanok Loiu bisitatuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan. Hasteko, Iñigo Aurrekoetxearekin egongo da; 49 urte ditu eta Idi Probetarako entrenamenduak egiten ditu bere idiekin. Gainera, haragia eta odol-hestebetak ekoizten dituen lantegiaren jabea da, eta Josebari bertan ekoiztutako idi haragiarekin egindako hanburgesak prestatuko dizkio.

Iñaki Beitiak 60 urte ditu, poniak hazi eta hezten ditu eta bere lana nola egiten duen erakutsiko dio Josebari. Elkarrekin, Aurregoitia jatetxera joango dira eta indabak jango dituzte.

Amaitzeko, Jesus Sustatxak herriaren historiaz hitz egingo dio Josebari. Sukaldariak legatza satsa berdean prestatuko dio eta Jesusek, bien bitartean, herriaren eta bertako biztanleen historia kontatuko dio.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etan eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)