21:00etan
Habanerak Lekeitioko Sanpedropean, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EiTB
La Estudiantina eta El Trio Medianoche taldeak eta Xemein abesbatzak hartuko dute parte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Habanerak Lekeitioko Sanpedropean' emanaldi berezia berreskuratuko du larunbatean 'Oholtzan' saioak, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako saioan, Lekeitioko La Estudiantina taldea, Trio Medianoche (Pedro Bartranek, Jesus Mari Bastidak eta Bernardo Aguilerak osatzen dute talde eibartarra) eta Mila Milikuak zuzendutako Xemein abesbatza (Markina-Xemein) izango dira ikusgai.
Antzinako kantu zahar eta herrikoiak eta Lekeitioko abesti ezagunak eskainiko dituzte.