La Noche de Crónicas
'Campeones de amarillo' dokumentala, ostiral honetan ETB-2n
E.O.
EITB
Dokumentalean Anton Barrutiak, Txomin Perurenak, Paco Galdosek, Francisco Gabicak, Luis Zuberok, Luis Maria Lasak, Iñaki Gastonek, Gonzalez Linaresek eta Julio Jimenenek hartzen dute parte.
Ostiralean ETB-2ko ''''La Noche de Crónicas'''' saioak Campeones de amarillo dokumentala estreinatuko du. Euskaldunek txirrindularitzarako duten zaletasuna azalduko du dokumentalak. Halaber, Kas talde historikoaren errepasoa ere egingo du. Elastiko horia zuen taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen gure inguruko eta nazioarteko proba garrantzitsuenetan. Expressivek ekoiztu du ikus-entzunezkoa.
Dokumentalean txirrindularitza munduko figura, aditu eta pertsona garrantzitsuek eman dute iritzia. Anton Barrutiak, Txomin Perurenak, Paco Galdosek, Francisco Gabicak, Luis Zuberok, Luis Maria Lasak, Gonzalez Linaresek, Iñaki Gastonek eta Julio Jimenezek, besteak beste. Horrez gain, Jesus Gomez Peña eta Benito Urraburu kazetariek eta Roman Knörr Kas taldea sortu zuen familiako kideak ere hainbat kontu ekarriko dituzte gogora. Adiskidetasun eta hobetzeko grina tartean izan duten istorio ugari azalduko dituzte guztiek.
Campeones de amarillo, halaber, Espaniako Itzuliaren historia ere bada. Euskal Herrian El Correo Español-El pueblo Vasco egunkariak antolatu zuen urte askotan. Euskadin izan ziren atentatuak medio, Euskaditik pasatzeari utzi zioten eta ''''zaletasunik onena galdu zuten'''', diote egileek. Gaur egun, 30 urte pasa direnean, Bilbao, Donostia eta Gasteizko kaleak eta Orduña, Urkiola eta Sollubeko mendateak beriro izango ditu aurrean. ''''Zalantzarik gabe, orduko zaletuak eta jarraitzaile berriek ere jende askoren txaloen artean hartuko dute'''', erantsi dute.
''''La Noche de Crónicas'''' saioan dokumentala eskaini ondoren, Ander Landaburuk gidatutako mahai-ingurua izango da. Bertan, honako hauek hartuko dute parte: Jesus Gomez Peña El Correo egunkariko kazetariak, Txomin Perurena eta Anton Barrutia txirrindulari ohiek, Pepe Azpiroz dokumentalaren zuzendariak eta Virginia Knörr Luis Knörren alabak.
Gure herri eta hirietako gertaera historiko eta sozialen inguruko dokumentalak egitea du helburu ''''La Noche de Crónicas'''' saioak, garai ezberdinetako pasarteak, lekuak eta pertsonaiak gogora ekarriz. 22:15ean jartzen da abian saioa ostiraletan.
Joan zen astean estreinatu zen ''La Noche de Crónicas'' tartea Aquella vieja luna de Bilbao dokumentalarekin. Bihar Campeones de Amarillo da eskainiko dena eta hurrengo asteetan Al enemigo ni agua, Mar afuera, tierra adentro,Viejo caballo de hierro, Virgilio Leret eta Unidos en la distancia izango dira ikusiko ditugunak .