22:30ean
Omarren ihesaldiak aurrera egingo du, gaur, 'La Víctima Número 8'ren 2. atalean
EITB
Atal honetan jakingo dute ikus-entzuleek atentatuaren benetako egilea nor izan den. Bestalde, Azkarate familiak Gorkak maitale bat zeukala jakingo du.
Gaur gauean, ETB2k eta eitb.eus-en 'La Víctima Número 8' telesailaren bigarren atala eskainiko dute. Edurnek aditzera emango dio Ertzaintzari Omar ez dela atentatuaren egilea; segurtasun kameretan korrika ikusten den gaztea beste bat dela esango dio, Omarrek bezperan orkatilan bihurdura bat egin zuela eta ezin zuela korrika egin. Poliziak, ordea, ez dio sinetsiko. Edurnek, etsita, prentsara joko du, gertakarien inguruan duen ikuspegia emateko. Begirada guztien erdigunean jarriko da, eta iritzi publikoak bera ere epaituko du. Horren hurrengo pausoa Echeri laguntza eskatzea izango da, bien artean Omar errugabea dela frogatzeko.
Bitartean, Omarren ihesaldiak aurrera egingo du. Gose da, zaurituta dago, eta ezin ditu eskuburdinak askatu. Mendiko txabola batean ezkutatzean ohartuko da lehergaiz beteriko gerriko bat duela sabelaldean.
Bestalde, Azkarate familiako kideak atsekabetuta daude Gorkaren heriotzagatik. Gaizkak anaiaren lekua hartu beharko du familiako enpresaren gidaritzan, nahiz eta aita horren alde ez egon. Horrez gainera, Gorkaren testamendua irakurri ondoren jakingo dute maitale bat zuela eta hura haurdun dagoela. Gaizkak eta bere aitak, Jose Mariak, amari (Concha) eta Gorkaren emazteari (Almudena) ezer ez kontatzea erabakiko dute. Baina, nor ote zen Gorkaren maitalea?
'La Víctima Número 8' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.