Audientzia
'Juego de Cartas', 'Atrápame' eta 'A Bocados' saioek audientzia datu bikainak
EITB
ETB2ko hiru saioen asteleheneko emanaldiak denboraldiko atalik ikusienak izan ziren.
Asteleheneko 'Juego de Cartas', 'Atrápame si Puedes' eta 'A Bocados' saioen emanaldiak euren denboraldiko atalik ikusienak izan ziren.
Donostiako miniaturazko sukaldaritza hizpide hartu zuen 'Juego de Cartas' saioak % 9,9ko audientzia zatia bereganatu zuen. Gainera, 236.000 ikus-entzulek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten 'A Bocados' saioak % 10,3ko audientzia zatia eta 169.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen Euskadin eta eragin eremuan.
Amaitzeko, 'Atrápame Si Puedes' lehiaketaren asteleheneko emanaldia ere denboraldiko ikusiena izan zen. Patxi Alonsok aurkezten duen saioak % 16,2ko audientzia zatia eta 149.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.