Larunbatean
Real Union eta Lemoaren arteko norgehiagoka, zuzenean, ETB-1en
A.H.
EITB
Ondoren, Rayo Vallecano eta Cordobaren arteko partida eskainiko da.
Larunbatero moduan, Euskal Telebistako ''Zilarrezko Futbola'' saioak Bigarren Mailako bi futbol partida eskainiko ditu zuzenean. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Real Union eta Lemoa talde euskaldunek Iruneko Gal estadioan jokatuko duten norgehiagoka eskainiko da, Xabier Andueza, Juanan Larrañaga eta Joseba Urkiolaren komentarioekin. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan hasiko den Rayo Vallecano eta Cordobaren arteko partida izango da ikusgai, Ander Txintxurreta eta Naxari Altunaren eskutik.