Itxi

22:30ean

Ezkontzetarako Bizkaiko lau jatetxe aurrez aurre, gaurko 'Juego de Cartas' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Ezkontzak ez ezik, bataioak eta jaunartzeak ospatzeko lau leku ezagutuko ditugu.

Oturuntza handia emango du gaur Javi Sierrak

Bizkaia aldean ibiliko da gaur gauean ETB2ko 'Juego de Cartas' saioa, oturuntza handiak ematen dituzten jatetxeak ezagutuz. Ezkontzak, bataioak eta jaunartzeak ospatzeko lau leku aurkeztuko dizkigu Javi Sierrak.

Jatetxe horietako bi Bilbon daude: Sustraiak, Oskar Rodriguezek Bilboko Casino barruan gidatzen duena, eta Arraiz erretegia, Ivan Vaz gidari duena.

Beste biak Leioako Sarriena eta Balmasedako Convento de San Roque dira. Roberto Artiguez da sukaldeko burua lehenengoan, eta Bibiana Castellano, bigarrenean.

'Juego de Cartas' astelehenean izango dugu ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)